Azaroaren 25ean hasiko dira saltzen saltokiak Gabonetan dinamizatuko dituen`Barakaldo bonua'

ACE Barakaldoren egoitzan eta Gurutzetako Kultur Etxean eskuratu daitezke kalera aterako diren 5.500 bonuak. 165.000 eurokoa izango da kanpainaren eragin ekonomikoa merkataritza txikian.

Barakaldo, 2019ko uztailaren 20a

Berriz ere itzuli da 'Barakaldo bonua' Gabonetako erosketen aitzindari, irudi berri jantzita. ACE Barakaldo-Hiri Merkatari eta Enpresa Elkarteak lankide izan duen Barakaldoko Inguralde garapen agentziarekin batera kaleratuko ditu datorren astelehenean, hilaren 25ean, 5.500 deskontu bonu, herritarrei 10 euroko deskontua  egin diezaieten, kanpainarekin bat egin duten saltokietan. Alegia, 20 euroren trukean 30 euroan diren produktuak eros daitezke, Inguraldek egin duen 55.000 euroko inbertsioari esker. "Gure apustua, horrelako kanpainak sustatzearen aldekoa da, bertoko ekonomia bultzatzeaz gainera, kasu egiten diogulako  auzotarrek deskontu bonuak lortzeko daukaten nahiari", azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok, Arteagabeitiako merkataritza inguruan egindako kanpaina aurkezterakoan.

ACE Barakaldok  gogorarazi du pertsona bakoitzeko bonu bi besterik eskuratzea  ez dagoela, guztiak agortu arte.  ACEren egoitzan eskura daitezke, Arrandi, 17ko egoitzan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, bai eta Gurutzetako Zentro Zibikoan ere,  egun beretan, 09:00etatik 14:00etara. ACE Barakaldoko elkarteburu Ana Margadok nabarmendu du zein garrantzitsua den kanpaina bertako merkataritzarako, denda txikiengan duen eragina 165.000 eurokoa baita.

Horrez gainera, erantsi du, "deskontu garrantzitsu hau izan nahi duenak bizkor ibili beharko du, aurrekoetan, kaleratu eta handik egun gutxietara agortu baitziren".

Astelehenetik abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira bonuak, hala hiriko merkataritza eta ostalaritzan nola zerbitzuetan.  Epea amaitutakoan, ez da bonuarekin ordaintzerik izango.  Kanpainari atxiki zaizkion saltokiek 'Barakaldo bonua'ren  irudi berridun kartela izango dute bistan, kontsumitzaileek erraz aurki ditzaten.  

200 ATXIKIPEN BAINO GEHIAGO

180 saltokik egin dute bat 2019ko  'Barakaldo bonua' kanpainarekin.  ACEk uste du gora egingo duela egunotan atxikipenen kopuruak, ez baita ostiralera arte atxikipen epea amaituko.  Orain arte, era guztietako jardueretako saltokiek eman dute izena. Beraz, oso erakargarria izango da kanpaina bonuak hartzen dituztenentzat, egin nahi dituzten erosketetan, non aukeratu izango baitute.

Kanpainaren informazio osoa bezala, atxikitako saltokien zerrenda www.acebarakaldo.com  web orrian eta Udaleko www.inguralde.eus k garapen agentziakoan ere begiratu ahal izango dute.

SUBIR